Garikoitz Mendizabal eta Gorka Hermosa musikari entzutetsuen azken proposamena izango dugu gurean. “Sustraien Matxinada”, tradizioa eta modernitatea uztartzen dituen proiektua da, euskal kulturari XXI. Mendeko ikuspegia eskainiz.
Ahaire, lau emakumek osatutako zehar-txirula ensemblea da. “Música Maestras” proposamena dakarte aurten gurera, poesiarekin lotura estua duena eta zortzi emakume idazleren eskutik emakumearen ahotsak azken 100 urteotan hartu duen indarra berrikusiko duena.
Landarbaso 1991an sortutako abesbatza da, eta 18-28 urte bitarteko musikari gaztez osatua dago. Nazioarteko hainbat lehiaketatan parte hartu ondoren 27 sari lortu dituzte.
Chiara Pelloni abeslari italiarrak eta Irati Bilbao euskal abeslariak, beraien errepertorioak uztartuko dituzte, euren azken lanak batera abestuz. Nazioarteko eta bertako talentuaren fusio aparta izango dugu gurean.
Iker Figueroa tronboilari Lekittarra lider duen taldea da La Quinta Planta. Jazz latinoan eta afrokubatarrean oinarritutako proiektu musikal berezieta aberatsa, tradizioa eta sormen garaikidea uztartzen dituena.