Musikaldirako Sarrerak…

Sarrerak lortzeko hainbat aukera daude eskuragarri: banakako sarrerak kontzertu bakoitzerako; hainbat abono mota gau klasiko eta modernoetarako; eta bazkide egiteko aukera.

  • Kontzertu bakoitzerako sarrerak erosteko aukera duzu. Scroll egin behekaldera ikusteko.

  • Hiru abono mota dituzu aukeran: gau klasikoetarako abonoa, gau modernoetarako abonoa eta abono konpletoa. Abonoa erosiz banaka sarrerak erosiz baino prezio hobea lor dezakezu! Klik egin hemen abonoak ikusteko.

  • Itxas Soinua musikaldia lagundu nahi baduzu, orain bazkide egiteko aukera duzu! Bazkideek abantaila bereziak dituzte. Ezagutu itzazu bazkidetza orrian.

Gau Klasikoak

Andra Mariaren Zeruratzearen Basilikan


Uzt. 10 – 20:00

GARIKOITZ MENDIZABAL & GORKA HERMOSA – “Sustraien Matxinada”

[Gau Klasikoa]

Garikoitz Mendizabal eta Gorka Hermosak Sustraien Matxinada proiektu berria aurkezten dute. Tradizioa eta modernidadea batzen dituzte proposamen honetan: euskal kulturaren XXI. menderako ikuspegi berri bat. Folklorea, jazza eta musika klasikoaren ekidistantzia neurtu bat mantenduz, Euskal Herriko eta Iberiar penintsulako folklorearen erritmo eta melodiak, jazzaren askatasuna eta musika klasikoaren prozesu konpositiboak fusionatzen dituzte. Garikoitz Mendizabalen txistuak sustrai sakoneko soinua dakar errepertorio honetara. Interprete honek bere instrumentua irauli du bere soinu noblearekin (tresna honentzat hain harrigarria) eta bere birtuosismo lotsagabearekin. Bere azken bakarkako lana Euskadiko Orkestrarekin grabatu du, bereziki berarentzako konposatutako musikarekin. Dudarik gabe, bi artista handi hauek heuren instrumentuak erreboluzionatu dituzte azken urte hauetan, txistu eta akordeoiaren nazioarteko erreferentzi bihurtuz. Honez gain, Iholdi Beristainen ahots harrigarria sentitzeak ekitaldi hau ikuslearentzat kontzertura gerturatzeko arrazoi politta egingo dute.


Prezioa: 8€


Uzt. 11 – 20:00

AHAIRE ENSEMBLE - “Ecos Del Más Allá”

[Gau Klasikoa]

Ahaire zehar-txirula ensemblea lau emakume flautajolek osatutako taldea da. Berriki sortutako musika (XX-XXI. mendeak), ikus-entzunezkoak eta performatiboa uztartzen dituen proposamen bat aurkezten da, Ecos del Más Allá programari bide emanez. Proiektu honetan musika melodikoaren hautaketa nabarmentzen da; elementu tradizionalak eta erritmo-eredu berritzaileak konbinatzeagatik bereizten da, eta horrek izaera hipnotiko eta lasaigarria ematen dio, trantzeari erreferentzia eginez. Programak mistizismoaren forma ezberdinetatik edaten du hainbat influentziaren bitartez: hala nola, Sofiya Gubaidulinaren izateko modua (mistikoa berez), txinatar horoskopoan oinarritutako Dorffen estiloa, Chamberlainek aurkeztutako Tamar jainkosa (georgiar mitologiakoa), edota McMichel eta Rozmanek proposatutako fikziozko mundua eta iruditeria."


Prezioa: 10€


Uzt. 12 – 20:00

LANDARBASO ABESBATZA

[Gau Klasikoa]

Landarbaso Abesbatza 1991n sortu zen, gazteen artean koru musika sustatzeko asmo irmoarekin, eta urte hauetan guztietan, taldearen kalitate bikainak, originaltasunak eta palmares oparoak proiektuen arrakasta bera definitzen dute. Estatuko eta nazioarteko jaialdi nagusienetan eta entzutetsuenetan parte hartu izanak Landarbaso mundu mailako erreferentziazko abesbatza izatea ekarri du, bere bidean arrasto sakona utziz. Hori guztia dela eta, oholtza gainean eskainiko duten proposamena maila goreneko kontzertu ikusgarria, zirraragarria eta zentzumen guztientzako opari paregabea izango da, ikusleak bere eserlekuan erabat hunkituta utziko dituen esperientzia ahaztezina bihurtuz.


Prezioa: 12€

Gau Modernoak

Ikusgarri Zinema Aretoan


Uzt. 16 – 20:00

CHIARA PELLONI & IRATI BILBAO

[Gau Modernoa]

Chiara Pelloni (Bologna, Italia) eta Irati Bilbaok Musikene Euskal Herriko goi mailako ikastegian ezagutu zuten elkar jazz kantuko ikasketak burutzen ari zirela, eta beraien artean berehala laguntasun eta mirespen handia sortu zen; azken urteetan bakoitzak bere herrialdean ibilbide musikal propioa garatu duen arren, beti izan dute buruan elkarrekin proiektu bat egitea, eta azkenik iritsi den aukera honetan, bi jazz abeslari hauek beraien diskoetako errepertorioak batuko dituzte bata bestearen konposaketak elkarrekin abestuz. Emakume konpositore, letrista eta taldeko liderrak dira biak, ikuspegi ezberdindunak baina abesti intimistek, inprobisazioak eta originaltasunak batzen dituztenak, tradizioari eta modernitateari zein iraganari eta orainari buruz hitz egiten duten bi perspektiba ezberdin eskainiz.


Prezioa: 8€


Uzt. 17 – 20:00

LA QUINTA PLANTA

[Gau Modernoa]

La Quinta Planta jazz latinoan eta jazz afrokubatarrean oinarritutako proiektu musikal berezi eta aberatsa da, tradizioa eta sormen garaikidea uztartzen dituena. Taldearen gidaritza Iker Figueroren esku dago eta, haren ikuspegi artistikoari esker, Euskal Herriko zein estatuko hainbat musikari biltzea lortu du, estilo eta ibilbide ezberdinetako artistak elkartuz proiektu koherente eta nortasun handiko bat sortzeko. Azken batean, La Quinta Planta ez da soilik jazz edo musika afrokubatarra jotzen duen taldea, kultura, erritmo eta sentsibilitate desberdinen topagune bat baizik, non bere musikaren bidez tradizioaren eta modernitatearen arteko zubi bat eraikitzen duen, entzuleari esperientzia bizi, dantzagarri eta emozionalki aberatsa eskainiz.


Prezioa: 12€